2007-08-06

Uztaileko Manifa

Santutxuko jaien bezperan ETXERATek hartu du lekukoa
.

Uztaileko bigarren ostiralean, ETXERAT izan da manifestazioko burua. Ohiko ibilbideari jarraituz, errepresaliuatuen aldeko senideen elkarteak irakurri du uda hasierako mezua.

Komunikatua:

Gazi-gozo hitzarekin hasi gara, denetik izan dugulako: ongi etorriak, atxiloketak…
Keparen kasuak argi erakusten du osasen eskubiderik ez dagoela espainiar espetxeetan.
Agusenak, berriz, dispertsioa areagotzen ari dela, bizi-baldintzak ere gogortuz.
Senide eta lagunok jarraitu beharko dugu injustizia hauen kontra borrokatzen orain arte bezala; tinkotasunez eta irrifartsu.
Santutxuko jaietan ere, badugu jai giroan borrokatzeko hainbat aukera: larunbata 21ean adibidez, preso eta iheslarien aldeko bazkaria, brindisa eta kalejira izango dira.
Abuztuan Herrirako mobilizazioetan etena egingo dugu. Aprobetxatu ondo pasatzeko eta pilak kargatzeko, ze urte gogorra datorkigu.
Ustez, iraila-urria bitartean Audientzia Nazionalak 18/98 sumarioaren sententzia kaleratuko du, beste batzuen artean, Santutxuko 8 auzotarren egoera erabakiz.
Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa ere hasiko omen da, tartean auzotar bat dugula.
Eta gero,… hainbeste epaiketa gehiago espainiar estatuak abiatutako makro-sumario amaigabeetan.
Beraz, gure konpromezua inoiz baino tinkoagoa izan behar da; kalean egon behar gara gure senideen estatus politikoa defendatzen, haien eskubideen alde borrokan, astero-astero bisitatzen eta gutunak idazten.
Gure arteko distantzia murriztu behar dugu eta gure berotasunarekin harresiak apurtu etxean ikusi arte.
Santutxuko Etxerat-etik milesker borroka honetan gure ondoan egoteagatik eta AURRERA!

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK
ETXERA!!!