2007-11-11

Azaroko manifestazioa

Hezkuntzarako eskubidea aldarrikatu dute ikasleek azaroko manifestazioan

Ikasle presoak, klasera! lemapean kaleak hartu ditu berriro ere HERRIRA Plataformak Ikasle Abertzaleaken esku.

Iluntzean, Ritxi enparantzatik abiatu eta pankarta hartu dute ikasleek. Ibilbidean zehar euskal preso ikasleek ukatua duten hezkuntzarako eskubidearen aldeko manifestua banatu dute. Bitartean, Basarratera heltzerakoan, "Ikasle borrokaz, presoak etxera!" zihoen pankarta bat bota dute bi ikaslek.

Ibilbidea amaitutakoan, Karmelo plazan, ekitaldi xume bat antolatu dute. Laboaren musikaz lagunduta eta hiru kideren antzezlanaren laguntzaz, ondorengo testua irakurri da:

Ikasle Abertzaleaken testua:

Estatu Espainolean espetxeratuta dauden euskal preso politikoek ikasteko eskubidea urratua dute. Izan ere, 2003an PP eta bere esku dauden indarrek (komunikabideak, hainbat eragile...) aurrera eramandako kanpaina baten ondorioz, UPV eta Espetxe Erakundeen arteko hitzarmena apurtu egin zen. Urte hauetan zehar, nahiz eta UPV ikasle presoei eskaintza egiteko prest egon eta EAEko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak eta Hezkuntza Sailak eskubide hau onartu, UPVk ez du lortu Madrilgo Espetxe Zuzendaritzaren baimena espetxeetan ikasketak eskaini ahal izateko.

Ondorioz, Espainian espetxeratuta dauden euskal preso politikoei ikasketak burutzeko geratzen zaien aukera bakarra UNEDen bitartez ikastea da, eta hemen ikasteko aukerari dagokionez, ondoko puntuak izan behar ditugu kontuan:
.
-UNEDek ez du ikasketarik eskaintzen euskaraz; ikasi nahi duenak, beraz, bere hizkuntzari uko egin beharko dio.
.
-Frantziako espetxeetan dauden ikasleak ez ditu onartuko UNEDek.
-UNEDek hainbat karrera ez ditu eskaintzen, eta presoek, beraz, ikasketak erdian utzi eta beste batzuk hasi beharko dituzte.
.
Horrez gain, ezaguna da Madrilgo UNEDen funtzionamendu eskasa eta horri gehitu behar diogu presoak espetxez aldatuta izango direla urtean behin edo birritan azterketak-eta egiteko. Estatu Espainolak ez du nahikoa presoak urrundu edo isolatzearekin, ikasteko eskubidea bezain oinarrizkoa den eskubide bat ere ukatzen die. Oinarrizko eskubide hau eta beste hainbat sistematikoki urratzen dituen estatu bati ezin dei diezaiokegu estatu demokratikoa.
.
Ikasle presoak, klasera!

Ikasle borrokaz lortuko dugu, Euskal Presoak Euskal Herrira!!!