2008-02-17

Prentsaurrekoa

Agerraldi publikoa egin dute HERRIRAko kideek eta manifestura atxikitutako sinatzaileek

Dagoeneko 11 urte daramatzagu Herrira Plataformatik espetxeratutako pertsonen eskubideak aldarrikatzen, inongo emaitzarik gabe. Aurkakoa gertatu dela ere esan genezake.
Izan ere, 18/98 makro-sumarioaren ondorioz 6 auzotar gartzelaratu dituzte banan-banako kargurik gabe, haien legeari kontra eginez, ehundaka kilometrotara sakabanatu dituztela.
Beste hiru gazte atxilotu eta espetxeratu dituzte epaileek aldez aurretik hartutako erabakiak errespetatu gabe, epaituak, eta epaileen erabakiz, aske baitzeuden.
Pasa den larunbatean ere, plaza honetan bertan, eskubideen urraketaren beste adibide bat bizi genuen, berriki aske geratutako auzokide baten ongi etorrian bertan zeudenen kontra, ertzantzak bere kargaren ondorioz, 3 lagun zauritu zituenean.
Egoera larria bizi dugula ukaezina da, hilabete eta erdi batean, auzoan, 11 lagun preso izatetik 20 izatera pasatu baikara.
Herrira Plataformatik azpimarratu nahi dugu guztiok gure ideiak era askean adierazteko eskubidea izan behar dugula. Bestalde, espetxeratutako pertsona orok bere zigorra etxetik gertuen betetzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu. Begi bistakoa da gaur egungo sakabanatze polítika mendeku gisa erabiltzen dela, ez soilik presoen aurka; senide eta lagunen kontra, ere.
Adibide gisa auzoko Olatz Egigurenen kasua dugu. Almerían, Euskal Herritik 900 km.tara, espetxeratua dago eta 4 urteko alabatxoa du. Honek, bidaia ezin luzeagoa egiteaz gain, ikastolara huts egin behar du amarekin aurrez-aurrekoa egin ahal izateko.
Azkenik, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten eta gaisotasun sendaezinak dituzten presoen kasuetan, legea ezarri eta askatasunean uztea eskatzen dugu.
Esandako guztiagatik, Plataformaren manifestua sinatu dugunok beste hainbat auzotarrekin batera, auzoari eta prentsari gure kezka adierazi eta beste behin ere, pertsona ororen eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatzeko helburuarekin bildu gara hemen.
.
HERRIRA Plataforma