2008-11-16

Azaroko Manifa

Ikasle Abertzaleak-ek egin dio oraingoan ekarpena errepresaliatuen aldeko borrokari


20. urteurrena ospatzen ari da aurtengoan Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Horren baitan, datorren azaroaren 22an Erandion izango den Ikasle Eguna '08ren aurkezpena egiteko, Ikasle Egun Txikia antoplatu du Santutxuko IAk auzoan.

Egitarau osoaren barruan, errepresaliatuen eskubideen aldeko deia ere egin dute HERRIRAko manifestazioan hitza hartuz.

Santutxuko Ikasle Abertzaleak-ek irakurritako olerkia:

"Joseba Sarrionaindiaren poemak dioenez,
Presoa zelda bazterrean,
bakarrik bezala.
Baina ez, armiarma bati
galdetzen dio, noiz arte?
Armiarma, berehala,
zintzilikatu eta haria
luzatzen jesten da.
Eta badirudi hari luze hori dela
armiarmaren erantzuna.
Gure hausnarketaren isiltasunean
gure barne mundua sumatzen dugu
hazia bailitzan,
nolabait txiki eta ezdusa
baina aukeraz betea.
Eta ikusten dugu bere erraietan
arbola zoragarri baten kimua,
geure bizitzaren arbola,
garapen prozesuan.
Hazi bakoitzak badaki
nola bilakatu arbola.
Eta zenbat diren haziak,
hainbat dira ametsak.
Ametsak irakasten digu, esna zein lo egon,
geure burua ikusten, entzuten, kontatzen.
Eta horrela hazten gara,
garatzen gara, aurrera goaz.
Egun batez
gure amets haziak
arbola bilakatuko dira
eta adarrak zabalduko dituzte.
Ez da beldurtu beharrik...
Hazi bakoitzak badakielako
nola bilakatu arboola...
Borrokak heziak
iraultza haziak!
Bai, iraultza haziak gara
eta borrokan jarraituko dugu armiarmaren haria apurtu arte.
Armiarma zelda bazterrean dago,
eta ez du nori luzatu haria."

Ikasleon borroka guztiona delako
guztion borroka ikasleona delako!

Ikasle presoak klasera!
Euskal Presoak Euskal Herrira!