2008-11-02

Iraileko Manifa

HERRIRA Plataformak auzoko errepresaliatuen eskubideen aldeko konpromisua berretsi egin du
.
.
Ikasturte berria hasi da jada eta Santutxuko errepresaliatu politikoen egoerak ez du hobera egin. Gero eta gehiago dira, azken hilabeteetan estatu errepresiboen zapalkuntza jasan duten auzokideak. Horren isala dugu, udan burututako operazio polizial baten ondorioz atxilotutako Maialen eta Anebel edota makro-epaiketa basatien ondorioz espetxeratutako Gotzonen kasua.
.
HERRIRA Plataforma osatzen dugun eragile sozial, politiko, sindikal, elkarte, kirol talde, kuadrila, kazetari, irakasle, abokatu, apaiz... eta abar luze batek, Santutxuko errepresaliatuen eskubideen aldeko konpromisu eta borroka berresten dugu. Horretarako, ikasturte honetan ere, hilabete bakoitzeko bigarren ostiralean, manifestazioa burutzen jarraituko dugu.
.
Dagozkien eskubide guztien jabe
Euskal Presoak etxera!