2008-12-25

Idatz iezaiezu!

HERRIRA Plataformak auzoko errepresaliatuei elkartasuna adierazteko bitartekoak jarri ditu martxan
.
HERRIRA Plataformak behin eta berriz adierazi du espetxe politikak dakarren isolamenduarekin amaitzea denon ardura dela. Hori lortu bidean, gure elkartasun mezuak Santutxuko errepresaliatuei helarazi asmoz, Herriko tabernan gutunak idazeko bitartekoak jarri ditugu.
.
Bertan, sobreak, orriak, helbideak, urtebetetzeen datak eta sigiluak topa daitezke gure kideei nahi beste gutun idazteko.
.
Isolamendurik ez! Inkomunikaziorik ez!
IDATZ IEZAIEZU!