2009-01-15

Urtarrileko Manifa

Gurasoak: "Ezin dugu pertsona babesgabe batzuei aplikatzen ari zaien indarkeria hori onartu"
.
Gurasoak-ek irakurritako testua:
.
Joan den larunbatean Bilbon izan zen manifestazioaren irudiak begietan eta bihotzean ditugu oraindek. Gure presoen senitartekoei luzatutako deiari erantzunez, bertaratu zineten milaka lagunengandik jasotako beroa, eskerrik beroena adierazi beharrean gaude.
.
Senitartekoek eta lagunek zeramatzaten argazkietan irudikatutako ia zortziheun presoen eta haien askapena eskatzen zuen jendetzaren irudi irmoa nekez ezkuta daiteke, zaila da, bai eta gizarteak gatazkaren alde horren berri ez jakiteko ahalegina egin ohi dutenentzat ere.
.
Baina neurri horretako mobilizazio bat ezin da lortu aldez aurretik lantzan ez bada. Euskal Herri osoan astero-astero egin ohi diren elkarteratzeei eta, hainbat arrazoi direla eta, herri eta auzoetan egin ohi diren manifestazio txikiei esker, Euskal Preso Politikoen eta euren senitartekoen arazoa herri honetako bizimodu politikoaren atal bat da, eta izan badiren pertsona kontziente eta solidarioentzako erreferentzia dira.
.
Propagandarako bitarteko askorik gabe, komunikabide gehienek desinformazioaren politika beligerantea hautatu dutenez, informazioa salbuespen ohoragarri batzuetara mugaturik, deialdia arrakastatsua izan zela esan dezakegu. Arrakastatsua, botereak bere politika kriminala ezkutatzeko eta gizarteari "okerrak besteak" direla sinistarazteko ezarri nahi duen isiltasun hesia gainditzeko bidean.
.
Ezin dugu pertsona babesgabe batzuei aplikatzen ari zaien indarkeria hori onartu; pertsona horiei, justiziaren eta demokraziaren izenean eskubiderik oinarrizkoenak ere ez zaizkie errespetatzen. Legea eta nazioarteko hitzarmenak errespetatzen dituztela esaten duten horiek noraino iristeko gai diren agerian geratu da: bizitza osorako kartzela zigorra aplikatzen dute "de facto", eta gaixo larriei askatasuna ukatzen diete, medikuen zaintzarik gabe heriotzera zigortuta daudela jakinda.
.
Ebidentzia horiek gizarteratzera animatu nahi zaituztegu, gure presoekiko elkartasun-sareari eustera, suntsitu nahi dituztenen helburu maltzurretatik babestuko baititu horrek.
.
Munduan amaigabeko lokarriek
lotzen gaituzte
eskuetatik kolore desberdinetako sokek
heltzen dute ametsa
eta armiarmak bailiran
kolorez betetako izara osatzean
gogorarazten digute
geroa geratzen zaigula
.
(Joseba Mirena Artola 1986an atxilotua, bizi arteko kartzela zigorra)