2009-04-25

Dosierra

HERRIRA Plataformak Santutxuko Errepresaliatu Politikoen Dosierra kaleratu du

Etxerat elkarteak egindako lanari esker, HERRIRA Plataformak, errepresaliatu politikoen dosierra bere egin eta lanketa publiko bat abiarazi du.

Batetik, HERRIRAk kaleratutako dokumentuarekin bat egiten duten eragile, antolakunde, alderdi eta norbanakoei ale bana banatu zaie euren ekarpen eta konpromisoa eskatu eta berresten.

Bestetik, edozein herritarrek gure auzoko errepresaliatu politikoen egoeraren inguruan jakin dezan, gure blog-ean argitaratzea erabaki dugu.