2009-06-15

Ekaineko manifa

GAZTEDI dantza taldeak egin die oraingoan omenaldia auzoko errepresaliatuei

Urte handana daramatza GAZTEDI dantza taldeak gazte zein helduei dantzan irakasten. Baita presoen aldeko konpromisuan ere. Hilabete honetan, dantza-jantziak alde batera utzi, Ritxira gerturatu eta dantzari gazteak izan dira errepresaliatuen aldeko oihua gidatu dutenak.

Behin karmelora helduta, gehiegi luzatu barik, hoberen egiten dakitena eginez, agurra dantzatu dute auzoko errepresaliatuen omenez.