dokumentua
2010-04-13
Dokumentuak
Aspaldi kaleratu zuen HERRIRA Plataformak BLOG hau. Errepresaliatuen inguruko informazioa, argazkiak, datuak, helbideak, notiziak... beste bitarteko baten bitartez hedatzea izan zen honen helburua.
Gauzak horrela, ondorengo loturetan dokumentu guzti horiek dituzue eskuragarri:
·HERRIRA adierazpena: euskaraz
·HERRIRA declaración: español
·Atxikimenduak
·Ikurra salgai
·Dossierra (2009ko martxoa)
Gogoratu, HERRIRA Plataformak kontakturako e-mail bat duela. Edozein galdera, iradokizun edota iritzirako, idatzi lasai herrira.platafoma@gmail.com-era.
Manifestazioa
Santutxuko errepresaliatu politikoen eskubideen aldeko herri plataformak gogorarazi nahi du, hilabetero bezala, bere dinamikarekin jarraituko duela.
Ondorioz, datorren MAIATZAREN 14an izango de manifestaziora joateko deia luzatu nahi dio santutxutar orori. Betiko legez, 20:00ean abiatuko da Ritxi enparantzatik.
2010-01-15
Atxiloketak
Rubalcaba no explicó desde cuándo se esperaba a que alguien acudiera al zulo, pero varios medios ubicaron temporalmente su hallazgo junto a los producidos en cascada en agosto, hace ya cinco meses. Y un vecino de la zona confirmó la presencia continua en la localidad próxima de guardias civiles españoles desde hace bastante tiempo.
El ministro explicó que en el zulo apenas había armas, por lo que sospecha que Iribarren y Uruburu únicamente habían acudido a él para aprovisionarse de dinero. Como es habitual, ambos iban armados.
Las fuerzas policiales francesas dijeron a Efe que la operación contra ETA «sigue abierta» y rehusaron dar detalles por considerarlo prematuro.
Esa misma directriz de silencio regía en la comisaría de Clermont-Ferrand, adonde habrían sido trasladados Iribarren y Uruburu tras su captura en la pequeña localidad de Chadrat, a una decena de kilómetros al sur de la ciudad.
Un testigo de la detención, entrevistado por el periódico local "La Montagne", explicó que en la redada participaron agentes de la Subdirección Antiterrorista (SDAT) y del cuerpo de elite de la policía RAID, que rodearon el coche en que iban los dos ciudadanos vascos.
Inmovilizados en la cuneta
Según la web de "La Montagne", Christian Arsac había salido a dar una vuelta con su familia y cuando volvía a casa, hacia las 22.30 hora local, vio un coche a la entrada del pueblo que se había quedado inmovilizado en una cuneta y una persona en su interior. Arsac acudió en ayuda de esa persona, pero al cabo de tres minutos un policía le pidió que se fuera, y un momento más tarde una veintena de agentes del RAID rodeaban el vehículo.
Otro testigo entrevistado en Euskal Telebista afirmó que escuchó cómo ambos jóvenes eran interrogados en castellano en el mismo lugar, de lo que concluyó que se trataba de agentes policiales españoles. Los vecinos de Chadrat habían constatado desde el pasado verano la presencia de varias personas en una casa del pueblo y aseguraron que se trataba de guardias civiles españoles que efectuaban misiones de vigilancia.
Se afirma que los dos detenidos portaban en el momento de su detención dos armas de fuego, documentaciones falsas y 2.000 euros que acababan de sacar del zulo.
El ministro Rubalcaba añadió desde Madrid que los dos jóvenes de Iruñea y Bilbo pertene- cían al «aparato logístico» de ETA. Las FSE aseguraron que Iribarren estaba huido desde otoño de 2008 y que también buscaban a Uruburu, condenada en su día por participar en un homenaje a Arkaitz Otazua.
2010-01-07
EPPKren agiria
2010 urte berriko lehen egunetan borrokaldi berria abiatuko dugu. Euskal gizarteari mobilizazioaren arrazoiak ezagutzera ematera gatozkio agiri honetan.
Zapalkuntzak borroka eragin du. Borrokak errepresioa. Errepresioarekin pertsekuzioa. Salbuespen egoera bortitzak. Heriotza, tortura. Erbestea, espetxea. Azken hiru hamarkadetan berdintsu. Iruzur politikoa eta borroka iraunkorra. Hamaika desarrazoi, atsekabe, heriotza.
Dena ez da samina. Borrokaren garraztasunak askatasun mugarriak eraiki ditu. Halaxe gorpuztu da, urte latz eta luzeotan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, dena eman duten kideen ekarpen eskuzabalaz. Berariaz aipatuko ditugu atariko honetan askapen mugimenduaren ibilbide luzea ezagutu eta gobernu ezberdinen politikak espetxean jasan dituzten kideok. 30 urtez giltzapean daukaten Gatza kidea, eta segidan atzetik doazkion espetxealdi luzeko beste guztiak. Lagunoi, ohore! duintasun, kidetasun, maitasun eta borroka erreferentzia ditugun horiei, gorazarre! omenaldi sentikorrena eskainiko diegu hitzon bidez eta aurrean dugun borrokaldi berriaren bidez. Biba zuek!
Halaber, euskal preso politikoon eskubideen defentsan zauritu, jipoitu, mehatxatu, atxilotu, espetxeratu eta hiltzeraino eraman dituzten lagun oro ditugu gogoan. Gure errekonozimendu publikoa lerrootatik guztioi. Gure hurbiltasuna, maitasuna gertukoei. Haien izana oroitzan, udako oldarraldiak eragindako emaitza mingarriaren izena hemen, Billabonako Remi gaztea, zipaioen basakerien zerrendan azken biktima.
Azkenik, espreski gogora ekarriko dugu Jon Anza militante eta 21 urtez kide izandakoa. Espetxealdi luzea eginagatik ere, kalean borrokan jarraitu duen laguna, Espainiako armadak bere eritasun larriaz jakitun, bahitu, torturatu eta erail arte.
Barrutik dakusaguna
Azken erasoei etsaiak eman dien dimentsioa da azpimarratzekoa. Haiek kokatu baitute EPPK gaitegi politikoan. Kokapena, ohi dutenez, jazarpenaren aldetik heldu da, ez beste inondik. Aurretiko urratsei berriak gehituz, presoon kontrako oldarraldia kalera eraman dute, modu esanguratsu eta interesatuan, udako giroa gaiztoki kutsatuz. Presoon irudia aitzakia, elkartasuna eta borroka erreferentzia jo puntuan jarri dute. Erasoa, elkartasunaren jazarpenaz haratago, euskal gizartearen gaitasun mobilizatzailea murrizteko baliatu nahiko lukete. "Vaciar los espacios de impunidad" deitzen diote jokabide faxista horri.
Luze gabe, hurrengo kolpea: miaketak. Kaletik espetxera orain. Nolako beheramendu politiko eta etikoa, presoon senide eta lagunak goitik behera miatzea! Eskuz, ukimenez eta baita "beharrezko" balute biluzketa integrala eginaraziz. Haur, zahar eta gazte. Argitara emandako oharrean jakinarazi bezala, batetik, ez dugu onartuko bisitetara datozen senitartekoek tratu desegokia jasan behar izatea, eta, bestetik, dagozkigun bisitaldiak baldintza egokietan eman daitezen exijituko dugu, hamarkada luzetan borroka bidez irabazitako eskubideak ez -ditugu eta hutsaren hurrengo bilakatzen utziko.
Biluzgorrian gaituzte, baina arrazoiz jantzita, duintasunez jantzita, agindua eman dutenak ez bezala. Espainiako espetxe zuzendari eta funtzionarioei ohartarazten diegu, gurekin eta gure senideekin, baina Euskal gizartearekin aurrez aurre ipini direla. Joko politikoaren mesedetan erabiliak direla. Gobernuak emandako aginduaren aplikazioa bertan behera utz dezatela. Bitartean, espetxez espetxe erasoaren tamainaren arabera erantzuten ari gara. Erantzuten segituko dugu.
Gasteizko Parlamentuan izan dugu gonbitik gabeko hitzordua presook. Euskal Preso Politikoon sakabanaketa salatzeko asmoz egindako proposamena baliatu baitu lotsagabe eta arduragabeki PP-PSOE bikoteak sakabanaketa kriminalaren zilegitasuna eta behar politikoa aldarrikatzeko. Ez dira ohartu osotara, sakabanaketa eta haren ondorioen erantzunkizuna eguneratu dutela parlamentariok ariketa honekin, espetxe politikak eragindako 37 hildakoak eta bestelako kalte humano eta materialen erantzule euren burua salduz. Ez dira jabetu, herriak ez duela etsiko kaltea ordainarazi arte. Ardura politikoei aurre egin beharko dieten eguna iritsiko da.
Erasookin, egoera politikoa desitxuratu eta eztabaida politikoan eragin nahi dute, beste harri-koskor bat gehitu. Egitasmo politikoak errazago aurrera eramateko helburu politikoa dute, egoera politiko berria irekitzen ez uzteko. Azken hamarkadako mami eta urrats politikoak ezabatu nahi dituzte.
Sakabanaketaren zilegitasuna eta legezkotasuna aldarrikatuz ardurak ezkutatu nahi dituzte. Irudi ehiza eta miaketa doilorrekin, xantaia egin asmo digute, kontraesanak sorrarazi. Bestetik, gizarteagandik isolatu nahi gaituzte. Inpunitate eremua zabaldu asmo dute espetxeetan zernahi egiteko, edozelako mugimenduak errazteko.
Barruan dakusaguna
Testuinguru honetan ari gara barruan. Espetxe politika eta ondorioz euskal preso politikoak Estatuen zapalkuntza estrategiaren menpeko jarraitzen baitugu. Presoak gogor zigortzeko tresna izateaz gain, mugaraino eramaten dituzten erabaki eta neurriekin, espetxe politikak, nazio askapen prozesua baldintzatzeko helburua du, ikusi dugunez.
Obamari munduko zoko guztietatik begiratzen zaio. Hari so mandatari guztiak. Halaxe, Espainiakoa eta Frantziakoa, lehena uzkur eta bigarrena jeloskor, bekaizti. Guantanamon bahituta dituzten presoak, zuzenbidezko babes demokratiko orotatik at, mundu osoko kezka eta mintzagai bilakatu dira. Ez ote dute Zapaterok eta Sarkozyk ispilu horretan euren erretaratua ikusten? Ez ote ditu inork interpelatuko? Ez ote dute ba Espainiak eta Frantziak Europako Guantanamoa kudeatzen? Eraitsi dezatela euren Guantanamo propioa: judiziala, poliziala, eta penitentziarioa. Ez gaituzte laranjaz jantzarazten, baina heriotza-korridoreak badira Espainiako eta Frantziako espetxetan. Torturatu gaituzte komisarietan lehenik, tortura zuria aplikatzeko gero urte luzetan. Biziarteko zigorra indarrean da.
Gure irudietan lehenik, eta bisitetako senideon miaketekin gero, sakatu dute presoen gaia politikoki giroa nahasteko, esan bezala. Guztiaren atzean da espetxeetan bizi dugun errealitatea:
Guantanamo espainola eta frantsesa. Garaiotan, nabarmen ari dira gibelasmotan. Traslado etengabeak ematen dira preso batzuk urrunduz eta beste batzuk "hurbilduz". Bizibaldintzen inguruan kontraesanak sortu nahian, presoen artean egoera ezberdinduak eragiten dituzte: baldintza eramangarriak egoera limiteekin konbinatzen dira, isolamendua, jipoiak, presoa bere inguruarekin erlazionatzeko oztopoak, komunikatzeko arazoak, etabar... Makila eta azenahoriaren politika ezaguna berritzen.
Jakin dugu Igor Gonzalez kidearena. Samina sentitzen dugu. Inpotentzia. Egoera kaxkarrean zela jakitun zen espetxea. Bere buruaz beste egiteko saiakerara nola heldu da? Egoera horretan trasladatuz heriotza Bigorra aplikatu diote. Presoon sufrimenduarekin jolasean dabiltza. Zitalkeria halakoa. Zer gerta dakiokeen erantzule bakar Gobernu espainola egiten dugu.
Osasun egoera larrian ditugu kide batzuk. Bizitza jokoan, heriotzaren mugan. Kaleratua izan den azken kidearen atzetik, Belen Gonzalezen atzetik, kaleratuak izan daitezela beste guztiak orain! Xantaia eta damuketa saiakerak alde batera utzi eta kanpoan osasun asistentzia egokia jasotzeko aukera izan dezatela exijitzen dugu.
Biziarteko zigorra aipatu dugu. Patxi Gomez kidearen egoera ezagutzera eman da: tortura zuria. Auzitegi Gorenaren doktrina aplikatzen hasi direnetik 50etik gora laguni eragin die neurriak. Bere garaian ezarritako zigorrak beteta, de facto preso atxiki dituzte, irizpide politiko huts baten aginduz, erabaki judizial baino dekretu administratibo faxista dena. Onartezina, ezin krudelagoa. Doktrina eta espetxean mantentzeko agindua indargabetzea exijitzen dugu, afektatuak diren kide guztion berehalako kaleratzea. Berdin baldintzapeko epeetan diren ehundik gorako kidego multzoari buruz, kaleratzea oztopatua dute zigorraz geroztik, ad hoc moldatutako lege eta arauen aginduz.
Biziarteko espetxe zigorra inoiz gaindituko bagenu, espetxetik irten eta kateatuta nahi gaituzte, dekretuz deserriratuak. Preso ohien inguruko neurri berriak iragarri dituzte, praktikan modu ezberdinez aplikatzen ari direnak. Mugarainoko politika honen ondoan damuketa politika berria dugu.
Euskal Preso Politikoon jarraipenerako ekipoa berrantolatu izana Espainian elementu berria da, espetxeetan presoon segimendua zorrotz egiteko funtzionarioak ipintzea bezala, aipatu ekipoaren katebegi gisa. Hainbat espetxetan funtzionario-mezulariak izan ditugu mintzaide, gure iritzi eta jarrerak neurtzeko helburuarekin. Kolektiboarekiko atxikimendua mantentzen ote dugun galdezka, mesedeak nahi ote ditugun iradokiz, Euskal Herrira joateko atea zabalik dela lotsagabe esanez.
Biziki salagarri eta jakingarri irizten diogu Euskal Herriko espetxeetan gertatzen ari dena. Martuteneko espetxean bi kideri damutuketa eskaintza egin die bertoko zuzendariak. Exijitutako baldintzak betetzea (kondena publikoa, kalte-ordaina bermatzea, kolaborazioa...) edo berehala Euskal Herritik kanporatuko dituztela mehatxu eginez. Urrian gertatu da. Berdintsu Langraitzen. Kolektibokoak ote garen galdetu eta baiezkoa emanda trasladatuak izan dira kide batzuk. Posible ote da hori Euskal Herriko espetxeetan gertatzea? Nortzuk dira bi zuzendariok halako xantaiak egiteko? Egunero espetxe hauetan sartu-irten egiten duten horiek?
Komunikabideen papera ere nabarmena izaten ari da presoon hitzak eta jarrerak manipulatuz, oihartzun mediatikoa eman eta ondoren mugimenduak justifikatu. Presoon hitzak edota posta miatu, manipulatu, moldatu, berri toxikatzaileak eraikitzeko. Datozela gugana gure jarrera eta hitzen interesa dutenak: hor da Kolektiboaren mintzakidetza.
Ez dugu baztertzen etsaiaren aldetik mugimendu sakonagoak egiteko aukera. Laguntza mediatiko osoarekin, traslado masiboak egiteko tentazioa izan dezakete, Kolektibotik at diren kide ohien erabilpena baliatuz damuketa politika berrindartzeko. Bide batez, egoera politiko orokorrean maltzurki eragiteko.
Herriari, dei egiten diogu, herritarrei, eragile sozial eta politikoei: euskal presoon eskubideen alde indar egiten jarrai dezatela eraginkor. Norabide honetan urratsak emateak egoera orokorrean urratsak ematea lagunduko baitu. Mobilizazio jendetsuek, sentsibilitate ezberdineko herritarrak batzeko bertutea izan dute. Erantzun zabala antolatu da eta inportantea izan da. Sentitu dugu haize freskoa badela, honaino sarkor iritis baita. Urrats berriak emateko balio behar du. Geldituko ditugu erasoak, baina bidezidorrik ez da, arnas berria borrokatik dator eta, argia, oldartzetik.
Agintari espainolei eta frantsesei, agintera heldu diren bezala, joan nahi ez badute, gatazka konpontzeko aukera galduta alegia, ikuspegi demokratikotik hel diezaiotela arazoaren muinari. Guri dagokigunez, espetxe politika errotik alda dezatela, hasteko, bahituak dituzten ehundik gora kide berehala kaleratuz. Guk dagozkigun eskubide guztien jabe izan arte, gure Herriaren eskubideen alde borrokan jarraituko dugu, gatazka politikoaren konponbidearen argiztagarri.
Barruan eta barrutik, dinamika berria
Urte batzuk badira jadanik Kolektiboa dinamika politiko iraunkorrean murgildua dela. Dinamika hau hileko bigarren eta azken ostiraletako ekimenetan oinarritzen da alde batetik, eta ezein erasoren aurrean erantzuteko ekimenetan, bestetik. Lehenari dagokionez, gure Estatus Politikoaren errepespetua aldarrikatuko dugu; ondorioz eta espetxe egoera larrienak salatu asmoz, kondena beteta duten kideen kaleratzea, gaixo larri direnen kaleratzea eta isolamendu-bakartasunik eza aldarrikatuko dugu.
Hilabeteotan, Jon Anzaren bahiketaren salaketa egin dugu iraunkorki eta Frantziako espetxeetan ikasketak egiteko debekuaren aurrean garatutako dinamika, zeinak babes eta atxikimendu andana utzi digun. Miaketen kontrako salaketa gehitu diogu gure dinamikari espetxez espetxe.
Urtarrilean abiatuko dugu borrokaldi berria eta urte osoan zehar bere garapena izango du. Lubakiotatik, espetxe politika ankerrari aurre egiteko garatuko dugu dinamika berria. Euskal Herriaren kontrako zapalkuntza orokorra indargabetu dezatela aldarrikatzera gatoz, errepresioaren antzutasuna azpimarratzera, espetxe politikaren antzutasuna, biziarteko zigorraren antzutasuna.
Egoera politiko orokorra irauli behar duen prozesu demokratiko indartsua abiatzearen beharra ere erakutsi nahi dugu. Euskal eragile politiko eta sozial nagusiei norabide horretan indar egin dezaten deia zabaltzen diegu, guk geronen ekarria jarriz.
Beraz, Amnistia helburu, sakabanaketa politika amaitu eta euskal preso politikoon eskubide urraketa sistematikoa bertan behera gera dadila. Estatus Politikoa ezagutua izan dakigun: Euskal Herrian bilduak izan gaitezen, dagozkigun eskubideen jabe.
Aldarrikapen nagusi hauen ondoan, eskaera zehatzok pausatzen ditugu:
- Bere unean ezarritako zigorrak gaindituta dituzten kideen berehalako kaleratzea.
- Kondizionalaren epeetan diratekeen kideen berehalako kaleratzea
- Gaixo larri diren kideen berehalako kaleratzea
- Bakarrik aurkitzen diren kideak berehala beste kideekin elkartzea
Bultzada berritua ematera goaz! Urtarrila osoan zehar EPPK-ren kidegoa osatzen dugun guztiok batera ekingo dugu Espainiaren eta Frantziaren agintepeko espetxe guztietan. Borrokaldia ezagutzera emateko komunikazio astea eginez abiatuko gara hilaren 4an, segidan mota ezberdineko ekimenak, itxialdiak eta gose grebak egingo ditugu. Ondoren eta norabide berean, martxotik aurrera txandakako borrokari hasiera emango diogu.
Elkartasun uholdea
Agustin GOIKOETXEA - Gari MUJIKA BILBO
Una multitudinaria movilización, que reunió al menos a 44.000 personas, alzó ayer la voz en Bilbo ante las imposiciones represivas de Madrid, a la vez que denunció la «criminal» política carcelaria que les aplican a los vascos encarcelados y exigió el respeto a los derechos de los presos políticos vascos que, tal y como incidieron también los convocantes, son vulnerados constantemente. La de ayer fue la mayor manifestación que en los últimos años se haya vivido en Euskal Herria, teniendo en cuenta además el veto impuesto por la Audiencia Nacional española a la convocatoria realizada por la asociación de familiares de presos políticos vascos, Etxerat. Un veto al que distintas fuerzas políticas -EA, Aralar, AB, Alternatiba y la izquierda abertzale- respondieeron de forma conjunta con una nueva convocatoria -cabe destacar que el PNV, en esta ocasión, no secundó la marcha ni hizo mención alguna al respecto- a la que también presentaron una querella en el tribunal especial.
Minutos antes de que la marcha arrancase, desde Madrid informaron de que la movilización no sería prohibida, pero para entonces las principales calles de Bilbo ya se encontraban repletas por miles de personas.
La dispersión, el aislamiento, las palizas, los traslados «arbitrarios», la intervención o el veto a las comunicaciones, la imposición de «la cadena perpetua», los miles de kilómetros a recorrer, los accidentes, los controles policiales... Un sinfín de conculcaciones que padecen los prisioneros políticos vascos, así como sus allegados, fueron denunciados con fuerza en las calles de Bilbo.
Vulneraciones que padecen las 746 personas que conforman el Colectivo de Presos Políticos Vascos, y contra quienes siguen aumentando día a día las medidas represivas. Así, en nombre de las fuerzas políticas que convocaron la marcha de ayer, se denunció la utilización que los estados español y francés realizan con los presos políticos, además de censurar con rotundidad la conculcaciones de los derechos que padecen los vascos encarcelados.
También recordaron cómo se pretende incluso cercenar y silenciar la solidaridad hacia los presos políticos vascos, siendo el mejor exponente de ello el veto impuesto por la Audiencia Nacional española contra la convocatoria de Etxerat. Ante esa situación y para que esa denuncia no fuese silenciada, los convocantes de la movilización dieron la palabra a los familiares y amigos de los presos políticos vascos.
Ante miles de personas, en el acto final realizado en el Ayuntamiento de Bilbo, dos familiares tomaron la palabra para enumerar las vulneraciones y las agresiones de las que son objeto tanto los presos como los familiares. Pero también fueron más allá de la denuncia y señalaron que van a seguir, pese al incremento represivo que el pasado año tuvo como principal exponente las fotografías de los presos vascos, así como «los humillantes» cacheos a los que someten a los familiares y que ha provocado la pérdida de cientos de visitas. Subrayaron de manera especial el intento de suicidio del preso de Bilbo Igor González Sola, recordando que han sido 21 los presos fallecidos y 17 los familiares y amigos muertos en accidentes.
«2010 tiene que ser el año de los compromisos concretos. Vamos a pedir compromisos concretos y realizables a los diferentes agentes sociales, sindicales y políticos del país. Entre todos y todas, conformamos una amplia mayoría. Por tanto, es momento de pasar de las palabras a los hechos», afirmó un familiar, a la par que señalaba que ellos seguirán con su labor diaria de dar testimonio directo de las vulneraciones que sufren sus allegados presos. «Es hora de acabar con ese interminable chantaje que supone la criminal política penitenciaria vigente», sentenció, ofreciendo algunas claves para ello: compromiso, aunar fuerzas, trabajo diario, denuncia y solidaridad.
Sorpresa por la dimensión
Las compras en las tiendas que conforman la Milla de Oro de la capital vizcaina no fueron las principales protagonistas de la tarde en que decenas de miles de personas recorrieron la Gran Vía para reivindicar los derechos de los presos políticos vascos. Fue tal la magnitud de la movilización que algunos de los turistas que en estas fechas navideñas visitan el Botxo atraídos por el «efecto Guggenheim» preguntaban la causa por la que ese gentío marchaba por la principal arteria comercial coreando consignas.
Media hora antes del comienzo, previsto para las 17.30, miles de personas de toda edad y procedencia aguardaban el inicio de la manifestación en el entorno del Sagrado Corazón. A la hora de la cita, una gran enseña, portada por familiares de represaliados vestidos de baserritarras iniciaban la marcha, cosechando los primeros aplausos de las miles de personas que esperaban. A partir de ahí, no cesaron de escucharse consignas como «Euskal presoak etxera», «Presoak etxera, amnistia osoa» y el cántico de ``Hator hator''.
Por detrás, cinco largas filas de familiares de los 746 presos políticos vascos, cuyo paso hizo estremecer a más de uno y encendió los gritos de ánimo. La marcha enfilaba con problemas la Gran Vía, incapaz de absorber al gentío que se agolpaba en las aceras mientras seis furgonetas de la Ertzaintza y un helicóptero la vigilaban por tierra y aire, tal y como había solicitado al mediodía el juez de la Audiencia Nacional Ismael Moreno.
A unos metros del grupo más numeroso de familiares, otros portaban la pancarta con el lema «Dagozkien eskubideen jabe Euskal Presoak Euskal Herrira» que daba paso a las nutridas representaciones de las cinco formaciones políticas vascas convocantes de la movilización y de los colectivos sociales y sindicales que se sumaron a la misma, como antes habían hecho al llamamiento de Etxerat.
La nota de color se produjo con el encendido de la iluminación navideña de la Gran Vía, a eso de las 18.00, que fue aprovechada por más de uno para obtener la instantánea del momento. Otros, no cesaron de ondear sus banderas en las que reclamaban la repatriación de los presos.
Las aceras continuaban repletas en todo el trayecto entre el Sagrado Corazón y Moyúa, con la excepción de un pequeño tramo colindante con la sede de la Subdelegación del Gobierno español en Bizkaia, en la calle Iparragirre. Allí, seis guardias civiles, pertrechados con sus armas de guerra, se apostaron en actitud desafiante ante la sorpresa de manifestantes y viandantes.
La respuesta a la supuesta demostración de fuerza de los agentes del instituto armado español fue el incesante repetir de gritos en los que se preguntaba por la situación del ex preso y refugiado donostiarra Jon Anza, desaparecido desde abril de 2009. A la ya habitual consigna de «Non dago Jon?» se sumaron otras como «PSOE, GAL berdin da» o «Errefuxiatuek Euskadin bizi behar dute».
Tras pasar por Moyúa, la marcha fue saludada por los sones de la txalaparta y se adentró en el último tramo de la Gran Vía, el más comercial, donde se comenzó a atisbar la dimensión de esta nueva movilización ciudadana en defensa de los derechos de los presos políticos vascos y de sus familiares. Quienes aprovecharon la tarde del sábado para efectuar compras no ocultaban su sorpresa por el tiempo -una hora- que tardó la marcha en recorrer esa artería de Bilbo.
La falta de previsión de las autoridades municipales también provocó algunos pequeños problemas de tráfico que policías municipales trataron de solventar con éxito. Decenas de coches quedaron atrapados en algunas calles de centro al no ser advertidos del paso de la manifestación con destino al Ayuntamiento. Allí, tuvo lugar el acto final, ante un edificio con vestigios navideños.
2009-10-01
2009-07-08
Iurgi Garitagoitia
JURGI GARITAGOITIA SALEGI
75707 Maison d`arret des Yvelines
5 bis, Rue Alexandre Turpault
48.395 Bois d`Arcy
FRANCE
2009-06-30
2009-06-15
Ekaineko manifa
Urte handana daramatza GAZTEDI dantza taldeak gazte zein helduei dantzan irakasten. Baita presoen aldeko konpromisuan ere. Hilabete honetan, dantza-jantziak alde batera utzi, Ritxira gerturatu eta dantzari gazteak izan dira errepresaliatuen aldeko oihua gidatu dutenak.
Behin karmelora helduta, gehiegi luzatu barik, hoberen egiten dakitena eginez, agurra dantzatu dute auzoko errepresaliatuen omenez.
2009-05-11
Adierazpena
Iragan maiatzaren 8an, 12 urte luzen egin izan dugun bezala eta egiten jarraituko dugun bezala, hilabetearen bigarren ostiralean HERRIRAko manifestazioa burutu zen.
Oraingoan bada, polizia autonomikoaren presentzia nahigabea izan zen bertan. Gertatutako identifikazio eta erasoaren aurrean, HERRIRA Plataformak datozen egunetan kaleratuko du bere balorazioa.
Atxikitutako hamaika norbanako, eragile eta elkarteren babesa dugulako, behar gaituztelako, behar ditugulako...
EUSKAL PRESOAK
EUSKAL HERRIRA!!!
2009-04-25
Dosierra
Etxerat elkarteak egindako lanari esker, HERRIRA Plataformak, errepresaliatu politikoen dosierra bere egin eta lanketa publiko bat abiarazi du.
Batetik, HERRIRAk kaleratutako dokumentuarekin bat egiten duten eragile, antolakunde, alderdi eta norbanakoei ale bana banatu zaie euren ekarpen eta konpromisoa eskatu eta berresten.
Bestetik, edozein herritarrek gure auzoko errepresaliatu politikoen egoeraren inguruan jakin dezan, gure blog-ean argitaratzea erabaki dugu.
2009-03-15
Martxoko Manifa
Hilabete honetan, ERNAIri, Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteari, egokitu zaio HERRIRA Plataformaren antolatzea. Oraingoan, errepresaliatu politikoen kultur lanak ziegetatik atera eta auzora ekarri nahi izan dituzte Ataramiñeko lan batzuk aurkeztuz.
Manifestazioa bukatu eta Karmelo plazan buruturiko ekitaldian, XXX, YYY, ZZZ eta AAAren lan literarioak musika eta ahotsaz antzeztu dituzte ERNAIko gazteek.
ESKUBIDE GUZTIEN JABE,
EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!
2009-01-15
Urtarrileko Manifa
2008-12-27
2008-12-25
Idatz iezaiezu!
.
Blog-a
.
2008-12-24
Garikoitz Aspiazu
Gotzon Amaro
2008-11-16
Azaroko Manifa
Egitarau osoaren barruan, errepresaliatuen eskubideen aldeko deia ere egin dute HERRIRAko manifestazioan hitza hartuz.
Santutxuko Ikasle Abertzaleak-ek irakurritako olerkia:
Presoa zelda bazterrean,
bakarrik bezala.
Baina ez, armiarma bati
galdetzen dio, noiz arte?
Armiarma, berehala,
zintzilikatu eta haria
luzatzen jesten da.
Eta badirudi hari luze hori dela
armiarmaren erantzuna.
Gure hausnarketaren isiltasunean
gure barne mundua sumatzen dugu
hazia bailitzan,
nolabait txiki eta ezdusa
baina aukeraz betea.
Eta ikusten dugu bere erraietan
arbola zoragarri baten kimua,
geure bizitzaren arbola,
garapen prozesuan.
Hazi bakoitzak badaki
nola bilakatu arbola.
Eta zenbat diren haziak,
hainbat dira ametsak.
Ametsak irakasten digu, esna zein lo egon,
geure burua ikusten, entzuten, kontatzen.
Eta horrela hazten gara,
garatzen gara, aurrera goaz.
Egun batez
gure amets haziak
arbola bilakatuko dira
eta adarrak zabalduko dituzte.
Ez da beldurtu beharrik...
Hazi bakoitzak badakielako
nola bilakatu arboola...
Borrokak heziak
iraultza haziak!
Bai, iraultza haziak gara
eta borrokan jarraituko dugu armiarmaren haria apurtu arte.
Armiarma zelda bazterrean dago,
eta ez du nori luzatu haria."
Ikasleon borroka guztiona delako
guztion borroka ikasleona delako!
Ikasle presoak klasera!
Euskal Presoak Euskal Herrira!
2008-11-02
Urriko Manifa
Iraileko Manifa
.
.
Ikasturte berria hasi da jada eta Santutxuko errepresaliatu politikoen egoerak ez du hobera egin. Gero eta gehiago dira, azken hilabeteetan estatu errepresiboen zapalkuntza jasan duten auzokideak. Horren isala dugu, udan burututako operazio polizial baten ondorioz atxilotutako Maialen eta Anebel edota makro-epaiketa basatien ondorioz espetxeratutako Gotzonen kasua.
.
HERRIRA Plataforma osatzen dugun eragile sozial, politiko, sindikal, elkarte, kirol talde, kuadrila, kazetari, irakasle, abokatu, apaiz... eta abar luze batek, Santutxuko errepresaliatuen eskubideen aldeko konpromisu eta borroka berresten dugu. Horretarako, ikasturte honetan ere, hilabete bakoitzeko bigarren ostiralean, manifestazioa burutzen jarraituko dugu.
.
Euskal Presoak etxera!
2008-08-10
Maialen Zuazo
Anabel Prieto
2008-06-18
Ekaineko manifa
2008-05-15
Ikurra salgai
2008-02-17
Prentsaurrekoa
Dagoeneko 11 urte daramatzagu Herrira Plataformatik espetxeratutako pertsonen eskubideak aldarrikatzen, inongo emaitzarik gabe. Aurkakoa gertatu dela ere esan genezake.
Izan ere, 18/98 makro-sumarioaren ondorioz 6 auzotar gartzelaratu dituzte banan-banako kargurik gabe, haien legeari kontra eginez, ehundaka kilometrotara sakabanatu dituztela.
Beste hiru gazte atxilotu eta espetxeratu dituzte epaileek aldez aurretik hartutako erabakiak errespetatu gabe, epaituak, eta epaileen erabakiz, aske baitzeuden.
Pasa den larunbatean ere, plaza honetan bertan, eskubideen urraketaren beste adibide bat bizi genuen, berriki aske geratutako auzokide baten ongi etorrian bertan zeudenen kontra, ertzantzak bere kargaren ondorioz, 3 lagun zauritu zituenean.
Egoera larria bizi dugula ukaezina da, hilabete eta erdi batean, auzoan, 11 lagun preso izatetik 20 izatera pasatu baikara.
Herrira Plataformatik azpimarratu nahi dugu guztiok gure ideiak era askean adierazteko eskubidea izan behar dugula. Bestalde, espetxeratutako pertsona orok bere zigorra etxetik gertuen betetzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu. Begi bistakoa da gaur egungo sakabanatze polítika mendeku gisa erabiltzen dela, ez soilik presoen aurka; senide eta lagunen kontra, ere.
Adibide gisa auzoko Olatz Egigurenen kasua dugu. Almerían, Euskal Herritik 900 km.tara, espetxeratua dago eta 4 urteko alabatxoa du. Honek, bidaia ezin luzeagoa egiteaz gain, ikastolara huts egin behar du amarekin aurrez-aurrekoa egin ahal izateko.
Azkenik, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten eta gaisotasun sendaezinak dituzten presoen kasuetan, legea ezarri eta askatasunean uztea eskatzen dugu.
Esandako guztiagatik, Plataformaren manifestua sinatu dugunok beste hainbat auzotarrekin batera, auzoari eta prentsari gure kezka adierazi eta beste behin ere, pertsona ororen eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatzeko helburuarekin bildu gara hemen.
2008-01-27
Fer Garcia
Arkaitz Agirregabiria
Ruben Nieto
Patxi Gundin
Laura Riera
Jesus Mari Zalakain
Diego Sanchez
Bigarren Ibarra
Aingeru Cardaño
Agustin Almaraz
2007-11-11
Azaroko manifestazioa
Ikasle presoak, klasera! lemapean kaleak hartu ditu berriro ere HERRIRA Plataformak Ikasle Abertzaleaken esku.
Iluntzean, Ritxi enparantzatik abiatu eta pankarta hartu dute ikasleek. Ibilbidean zehar euskal preso ikasleek ukatua duten hezkuntzarako eskubidearen aldeko manifestua banatu dute. Bitartean, Basarratera heltzerakoan, "Ikasle borrokaz, presoak etxera!" zihoen pankarta bat bota dute bi ikaslek.
Ibilbidea amaitutakoan, Karmelo plazan, ekitaldi xume bat antolatu dute. Laboaren musikaz lagunduta eta hiru kideren antzezlanaren laguntzaz, ondorengo testua irakurri da:
Ikasle Abertzaleaken testua:
Estatu Espainolean espetxeratuta dauden euskal preso politikoek ikasteko eskubidea urratua dute. Izan ere, 2003an PP eta bere esku dauden indarrek (komunikabideak, hainbat eragile...) aurrera eramandako kanpaina baten ondorioz, UPV eta Espetxe Erakundeen arteko hitzarmena apurtu egin zen. Urte hauetan zehar, nahiz eta UPV ikasle presoei eskaintza egiteko prest egon eta EAEko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak eta Hezkuntza Sailak eskubide hau onartu, UPVk ez du lortu Madrilgo Espetxe Zuzendaritzaren baimena espetxeetan ikasketak eskaini ahal izateko.
Ondorioz, Espainian espetxeratuta dauden euskal preso politikoei ikasketak burutzeko geratzen zaien aukera bakarra UNEDen bitartez ikastea da, eta hemen ikasteko aukerari dagokionez, ondoko puntuak izan behar ditugu kontuan:
2007-08-06
Oharra
Uztaileko Manifa
.
Uztaileko bigarren ostiralean, ETXERAT izan da manifestazioko burua. Ohiko ibilbideari jarraituz, errepresaliuatuen aldeko senideen elkarteak irakurri du uda hasierako mezua.
Komunikatua:
Gazi-gozo hitzarekin hasi gara, denetik izan dugulako: ongi etorriak, atxiloketak…
Keparen kasuak argi erakusten du osasen eskubiderik ez dagoela espainiar espetxeetan.
Agusenak, berriz, dispertsioa areagotzen ari dela, bizi-baldintzak ere gogortuz.
Senide eta lagunok jarraitu beharko dugu injustizia hauen kontra borrokatzen orain arte bezala; tinkotasunez eta irrifartsu.
Santutxuko jaietan ere, badugu jai giroan borrokatzeko hainbat aukera: larunbata 21ean adibidez, preso eta iheslarien aldeko bazkaria, brindisa eta kalejira izango dira.
Abuztuan Herrirako mobilizazioetan etena egingo dugu. Aprobetxatu ondo pasatzeko eta pilak kargatzeko, ze urte gogorra datorkigu.
Ustez, iraila-urria bitartean Audientzia Nazionalak 18/98 sumarioaren sententzia kaleratuko du, beste batzuen artean, Santutxuko 8 auzotarren egoera erabakiz.
Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa ere hasiko omen da, tartean auzotar bat dugula.
Eta gero,… hainbeste epaiketa gehiago espainiar estatuak abiatutako makro-sumario amaigabeetan.
Beraz, gure konpromezua inoiz baino tinkoagoa izan behar da; kalean egon behar gara gure senideen estatus politikoa defendatzen, haien eskubideen alde borrokan, astero-astero bisitatzen eta gutunak idazten.
Gure arteko distantzia murriztu behar dugu eta gure berotasunarekin harresiak apurtu etxean ikusi arte.
Santutxuko Etxerat-etik milesker borroka honetan gure ondoan egoteagatik eta AURRERA!
EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK
ETXERA!!!
2007-06-11
Ekaineko Manifa
.
2007-05-14
Maiatzeko Manifa
2007-04-27
Errezitaldia
.
Herrira Plataformaren dinamikarekin jarraituz Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteak errezitaldia antolatu du presoen kultur lanak plazaratzeko.
.
Gaur egungo espetxe politikak presoen eskubideak urratzen ditu; hauen artean kultura eskubidea. Ziegako lau hormetatik haratago, asko eta asko dira euren sormena lanean jarri eta Euskal Herriko literatura egitendutenak. Hauen adierazle dugu urtero argitaratzen den Ataramiñe, euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa.
.
Eskubide guztien jabe
2007-04-13
Apirileko Manifa
Gaurkoan, presoen hezkuntza eta formakuntzarako eskubidea nahiko genuke azpimarratu. Presoek, pertsona eta kolektibo bezala dituzten komunikazio eta beharrizan intelektualei dagozkienean ere eskubide urraketa larriak, egon, badaudelako. Urraketa argienetarikoa euskaraz ikasteko ezintasuna da, presoa, berea ez den hizkuntza batean ikastera behartua dagoelarik. Azpimarratzekoa da, ere, material propioa (liburuak, testuak, hiztegiak...) eskuragarri izateko edo euskal prentsa jasotzeko jartzen dizkieten zailtasun eta ezintasunak.
Guzti honengatik:
.