2007-02-11

Otsaileko manifestazioa

De Juana eta EPPKren aldarria kalera irten da Senideei egokitutako manifestazioan
.
.
Jende mordoa bildu da oraingoan ere HERRIRAk deitutako mobilizazioan. 20:00rak aldera Ritxi plazatik irten eta ohiko ibilbidea jarraituz “Euskal Presoak Etxera!”, “Inaki Askatu!” oihuak Santutxuko kaleetan barna entzunak izan dira.
.
.
Manifestazioak, eskubideen urraketa oro salatzeko, Iñaki De Juanaren argazkia izan zuen lehen lerroan, izan ere, 95 egun daramatza bere eskubideen aldeko borrokan gose greba mugagabean.
.
Karmelo plazan, oraingoan, Senideei egokitu zitzaien manifestuaren irakurketa.