2007-03-15

Martxoko Manifa

Emakume presoen ahotsa presente izan da martxoaren 9ko manifestazioan
.
Oraingo honetan Santutxuko Emakume Gazteon Taldeari, IDUNAri, egokitu zaio HERRIRAk antolatutako manifestazioaren mezuaren irakurketa.
.
IDUNAren oharra:
.
ERASOAK, ISOLAMENDUA, BORTXAKETAK, PRESIOAK, JIPOIAK, TORTURA ESPEZIFIKOA, IRAINAK… Asko eta asko dira emakumeek emakume eta preso izateagatik pairatu beharreko erasoak. Izan ere, espetxeetan ere emakumeek jendartean jasaten duten zapalkuntza islatu eta errepikatu egiten da. Beti ere, kartzelak izaeraz suposatzen duen bazterketa eta diskriminazioa ahaztu gabe.
Euskal preso politiko emakumeen kasuan, gainera, euren izaera politikoak dakarren kalte erantsia gehitu behar zaio. Euskal emakume preso gehienek, dispertsioak suposatzen duen biolentzia daramate bizkar gainean, hauen egoera are larriagoa bilakatuz.
.
Testigantza erreal hauek euskal presoek jasandako errepresioaren adibide garbiak dira. Beste asko eta asko entzuten jarrai genezake ordu luzez; eta urraketaz urraketa, euskal presoek pairatzen dituzten bidegabekeria guztiak banan-banan zerrendatuz. Honen isla garbia da, hilabetero bezala, beste behin ere hemen elkartu izana. Hemendik PSOEren jarrera salatu nahi dugu, baina baita PNV eta bere zipaioena ere, egun hauetako gertakarien harira ezker abertzalearen aurka izandako jarrera krudel eta lotsagabearengatik.Honetaz gain, orain arte bezala, dispertsioaren aurka eta Euskal Herriarentzako konponbide demokratiko baten alde egongo diren mobilizazio guztietan parte hartzera deitzen zaituztegu.