2007-04-27

Errezitaldia

ERNAIren eskutik Presoen bihotza gazteon ahotan
.
Herrira Plataformaren dinamikarekin jarraituz Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteak errezitaldia antolatu du presoen kultur lanak plazaratzeko.
.
Gaur egungo espetxe politikak presoen eskubideak urratzen ditu; hauen artean kultura eskubidea. Ziegako lau hormetatik haratago, asko eta asko dira euren sormena lanean jarri eta Euskal Herriko literatura egitendutenak. Hauen adierazle dugu urtero argitaratzen den Ataramiñe, euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa.
.
Tresna honetaz baliatuz Ernaik errezitaldia egin du "presoen bihotza gazteon ahotan" lemapean. Ataramiñetik lan batzuk aukeratu eta ikusentzunezko emanaldia helarazi diote auzoari.
.
Harriet Agirre Gartziaren "Pausoak" poemaren bideoa.
.
Antolatutako ekimena aintzat hartuz, Santutxuko Gazteon Kultur Elkartetik presoen eskubideen defentsan borrokan jarraitzeko konpromezua berrezten dugu; autoformakuntza bideratuko duen hezkuntza, kultura, hizkuntza eta komunikazio eskubideen errespetatzea lortu arte.
.
Eskubide guztien jabe
Euskal Errepresaliatu Politikoak ETXERA!
.