2007-04-13

Apirileko Manifa


Oporrik ez errepresaliatuen eskubideen alde

Hilabeteroko legez, oraingoan ere, apirileko bigarren ostiralean, manifestazioa burutu du HERRIRA Plataformak. Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteari (ERNAIri) egokitu zaio ardura. Manifestua irakurtzeaz gain, auzoko presoa den Iñigo Muerzaren hitz batzuk ere ekarri dituzte auzora.

ERNAIren oharra:

Atxiloketak, tortura, kartzelaratzea, isolamendua, dispertsioa... egunero egunero eta urteetan zehar preso politikoek jasaten dituzten jazarpen aipagarri eta larrienak dira. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak beraien eskubideak aldarrikatzen diharduten bitartean, estatuek, ondo diseinatutako makinaria errepresiboak martxan jarraitzen du, egoera politikoa edozein izada ere. Honen adibide argiena presondegietan daukagularik, non ehunka presoren eskubideak egunero zapalduak diren.

Gaurkoan, presoen hezkuntza eta formakuntzarako eskubidea nahiko genuke azpimarratu. Presoek, pertsona eta kolektibo bezala dituzten komunikazio eta beharrizan intelektualei dagozkienean ere eskubide urraketa larriak, egon, badaudelako. Urraketa argienetarikoa euskaraz ikasteko ezintasuna da, presoa, berea ez den hizkuntza batean ikastera behartua dagoelarik. Azpimarratzekoa da, ere, material propioa (liburuak, testuak, hiztegiak...) eskuragarri izateko edo euskal prentsa jasotzeko jartzen dizkieten zailtasun eta ezintasunak.

Presoek, beraien burua kolektiboaren barruan garatzeko eskubide eta beharrizana daukate eta horretarako estatus politikoa eta eskubideen errespetua ezinbesteko baldinztak dira.
.
Guzti honengatik:
.
ESKUBIDE GUZTIEN JABE

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

EUSKAL PRESOAK ETXERA!!!
.